DESKRIBAPENAK: GAUZAK

Gaur nire urtebetetzea da eta gurasoek eskolarako kutxatila berri bat erosi didate. Aurreko ikasturtean ez ziguten uzten eramaten arkatza, borragoma, zorrozgailua eta margoak baino.
Hauxe da nire lehen kutxatila handia! Sekulako pozaeman dit!

Bi zati ditu, beltza da, eta lasterketa auto bat dauka margotuta gainean goiko zatian, taparen alde batean, kolorezko arkatzak ditu: zurezkoak, puntazorrotzak, tonuen arabera ordenatuta. Denak neurri berekoak! Taparen beste aldean ditu: estreinatu gabeko arkatz berria, bolaluma urdin bat eta beste bat gorria, arkatzaren punta iresten duen zezen aurpegiko zorrozgailua, nata-usaina duen borragoma errektangularra eta artazi biribilak.

Beheko zatiak "ERR"-ren zatia da: plñastikozko errgelak eta punta lodiko errotuladoreak. Ez diot begirik kentzen. estrenaitzeko irrikitan nago, nahiz eta mahaian agian ez den sartuko! Bost axola!

No hay comentarios:

Publicar un comentario